Abestien bikoizketa

Bikoizketa aktoreaz gain, estilo askotan eskarmentu handia dudan abeslaria ere banaiz. Nire ezaugarri nagusia aldakortasuna da, nire ibilbidean estilo guztietako musika taldeetatik igaro bainaiz: rocka, funkya edo popa. Gainera, Antzerki Musikaleko eta Zarzuelako ekoizpen askotan Aktore-Kantari gisa parte hartu dut. Iruñeko Orfeoian 10 urte eman nituen eta egun abesbatzarekin kolaboratzen jarraitzen dut noizean behin.
Argazkian ikus dezakezuen beste pailazoa Izaskun Zurutuza Pérez da eta elkarrekin ahots abestuak grabatzeko tandem bat egiten dugu, koruen grabazioak edo bakarkako lanak.

Estudio abeslariak behar dituzu?

Gaztelaniazko zein euskarazko bikoizketa-ekoizpen ugaritan parte-hartu dugu abeslari lanetan (Pokemon, One Piece, Flight of the Conchords, Tig y Leo…) Netflix, HBO, ETB, Canal TNT eta abarren mailako bezeroentzat.
Estudio abeslari gisa lan egin dugu beste hainbat estudioendako edo gure estudioan bertan, eta, zehazki, Madrilen María Caneda eta Santiago Aguirrerekin lan egin dugu, bikoizketarako kantuen sektorean erreferenteak diren profesionalak, Tecnisón edo De Luxe estudioetan esaterako. Gure estudioa ere badugu, eta, bertatik, abestiak online grabatu ditzakegu edo nahiago baduzu, aurrez aurre zuk nahi duzun estudioan.
Abestien egokitzapena oso gustuko dugu, gaztelaniaz edo euskaraz, eta, besteak beste, La Lego Película 2-ko euskarazko abestiak zinemetarako egokitu genituen edo Fantasy Patrol telesaila gaztelaniaz.
Euskaraz ere eskarmentu handia dugu arlo honetan. Izaskunek, adibidez, estudioko abeslari lanak (koruak) egin zituen Euskal Eskola Publikoaren jaierako grabatutako kantan, Aieka Estudioan Arkaitz Miner-en zuzendaritzapean. Ikerrek aldiz hainbat kanta grabatu ditu euskarazko marrazki bizidunetan (One Piece, Pokemon…)

Entzun Frozen “Into the unknown” euskaraz!

Ahotsa: Izaskun Zurutuza
Grabazioa, nahasketa eta zuzendaritza: Iker Bengotxea Goya

Entzun “Out There – The Hunchback of Notre Dame” euskaraz!

Abeslaria eta ekoizlea: Iker Bengotxea
Studio: Sudurgorri Vocal Studio

 

“Take A Chance” in the film “7 Dwarfs” – 7. Ipotxa

Abeslaria: Iker Bengotxea