Studiobricks_VO_Iker

Eskaintzen ditudan zerbitzuak

Lokutorea naiz, bikoiztailea eta abeslaria eta nire estudio propioa daukat. Era guztietako lokuzio-lanak grabatzen ditut, euskaraz eta gaztelaniaz, online lokuzioen merkatura bideratuta: irrati-iragarkiak, off ahotsak, bideo korporatiboak, audiogidak, megafoniak, IRV, E-Learning,… Jingle-ak ere grabatzen ditut (ahots bakarlariak eta koruak online edo aurrez aurre) eta ETBrako marrazki bizidunetako telesailen opening-ak abestu eta zuzendu ditut. Bikoizketako aktore gisa ibilbide luzea dut 2003. urtetik, eta REC, MIXER, MEDIAVOX, BAUHAUS, ARION, ASINSOUND bezalako estudioetan lan egin dut Euskadin eta Nafarroan, eta noizean behin TECNISON eta 103 DE LUXE estudioetan Madrilen. Egun Bieuse Koop-arentzat ari naiz lanean. Online esatari zerbitzuak emateko esperientzia handia dut DAW programak erabiltzen (batez ere Protools eta Reaper), eta nire ikus-entzunezko ikasketek eta eskura dudan ekipoak grabazioen kalitate gorena bermatzen dute. Stuidobricks kabina bikain bat daukat, non kalitatezko soinua bermatuta dagoen.

Ikusentzunezkoetan egin ditudan ikasketei esker, eta DAW-ak (Digital Work Station) (Pro Tools, Cubase edo Reaper) erabiltzen emandako esperientziari esker, bai eta nire ekipamendu profesionalari esker, estudioan broadcast kalitateko lanak egiten ditut, AXN kanaletan edo HBO, Netflix eta antzeko plataformetan eman direnak.

Sudurgorri Vocal Studio

Zerbitzu globalagoa behar baduzu, eta esku artean ahots gehiago behar dituzun lan bat baduzu, Sudurgorri Vocal Studio gure egoitzan, publizitate-agentziei laguntzeko zerbitzua eta ahots-banku bat ditugu. Bertan, lehen mailako euskal esatariak, euskarazko eta gaztelaniazko esatariak aurkituko dituzu, erregistro guztietan.

Deituidazu eta kontatu:

  • Lokuzioaren erregistroa eta estiloa.
  • Proiektuaren luze-laburra: minutuak edo hitz-kopurua.
  • Ezaugarriak: lan mota, difusioa, entrega-datak…
  • Formatua: mp3, wav, aiff,…

Beharrezko informazio guztia daukadanean eta aurrekontua onartu baduzu, zati bat grabatuko dut emandako jarraibideen arabera, eta bidaliko dizut lanaren estiloa, erregistroa eta erritmoa zehazteko. Grabazioa zuzenean jarraitzeko aukere ere baduzu: Skype, Zoom, Meet, Source Connect now edo Session Link Pro, bezalako plataformen bitartez. Pertsonalki, bezeroarekin harreman zuzena izatea gustatzen zait, eta, posible bada, telefonoz hainbat aldiz hitz egitea grabazioari ekin aurretik, proiektuaren estiloa eta beharrak ondo definitzeko eta adosteko. Grabazio osoa egin ondoren gehien komeni zaizun bidetik helaraziko dizut. Zuzenketak: bezeroak nire lanari dagokionez akatsik atzematen badu (ahoskera txarra, izen propioak gaizki adierazita,…), aldatu egingo dut, inolako kosturik gabe. Bezeroak grabatu eta gero aldaketak egin nahi baditu, hala nola jatorrizko testua aldatzea edo adostutako estiloa edo erritmoa aldatzea, prezio gehigarri bat negoziatuko da.

Bikoizketa Euskaraz

Ibilbide luzea dut euskarazko eta gaztelaniazko bikoizketetan. Formatu handiko zure ikus-entzunezko proiektua euskarara bikoizteko estudio bat bilatzen ari bazara, litekeena da nire estudioa ez izatea lekurik egokiena, zinema aretoetarako lan bat grabatzeko adibidez. Hala ere, sektorearekin eta, bereziki, Bieuse kooperatibarekin dudan harremanari esker, lan hau egiteko toki aproposa gomenda diezazuket eta nire laguntza eta gainbegiratzea kontratatu dezakezu, hala nahi izanez gero.

Neumann_U87_ai

Neumann U87 mikrofonoa. Ahotsak grabatzeko mikrofonorik onenetakoa (bikoizketa eta lokuzioak)