Niri buruz

Musika, antzerkia, soinua eta, batez ere, ahotsa maite ditut.

Oso haur lotsatia izan arren, gogoratzen dut beti ahotsarekin jolasten nuela etxeko intimitatean. Ateak itxita, noski! Hala ere batzuetan atrebitzen nintzen, irrati-kazetari batek klasean bisitatu gintuen aldian bezala, eta Mory Kante-ren Yeke Yeke abestia kantatzan hasi nintzen. Konturatu gabe, eta lotsa pixka batekin, ziurrenik irrati-kate baterako egin nuen lehen kolaborazioa izan zen hura.

Urteetan zehar asko abestu izan dut. Lehenik, mezan, nire aita zenaren atsekabe handirako. Igande guztietan elizara eramateko eskatzen nion eta berak bere buruari galdetzen zion ospakizun horretan zer iruditzen zitzaidan erakargarri . Azkenean ohartu ginen gustuko nuena abestea zela. Geroago, mezatasuna pasa zitzaidan, baina hainbat estiloetako musika taldeetan abesten jarraitu nuen, Iruñeko Orfeoian, eta baita bikoizketa estudioetan ere.

Bikoizketan eta lokuzioan aurkitu nuen nire benetako bokazioa: interpretazioa.

Aktorea izatea, baina grabazio estudio baten itzalean.

Nire lehen deialdiatik 25 urte baino gehiago igaro dira eta lanbideak lehen eguneko zirrara eta emozioa eragiten jarraitzen dizkit. Egia da ez dudala aspertzeko denbora handirik izan, industriaren barruko hainbat arlotan trebatu bainaiz, eta horrek aukera eman dit bertan dauden profil desberdinekin enpatizatzeko eta haiengandik ikasteko.

Izan ere xomorro arraro eta polifazetikoa naiz, batzuetan mikrofonoaren aurrean ikusi dezakeguna, beste batzuetan estudioaren kristalaren alde honetan soinu mahaiekin jolasean, eta beste batzuetan, aldiz, publizitate agentziekin elkarlanean haien euskarazko gidoia egokitzen, beti luuuuuze geratzen zaielako. Zuzendaritza ere maite dut eta lankideekin batera istorio bakoitzak behar duen toma perfektuaren bila lan egin; edo egun osoan zehar buruan ataskatuta geratu zaidan melodia horretan etengabe pentsatzen aritzea, egokitzapen perfektuaren bila, neurri eta prosodia perfektua, alegia.

Proiektu bakoitza arretaz eta xehetasunez zaintzea gustatzen zait.

Eta baita modu integralean parte hartzea ere, ahotsak grabatzeaz haratago doan ikuspegi globala eskainiz.

25 urte geroago hemen jarraitzen dut hainbeste maite eta errespetatzen dudan lanbide honen parte izanik, eta horrek hunkitzen nau. Eta beste hainbat urte hemen egoteko itxaropena dut, emozioz eta ilusioz blai, zuek alboan zaituztedala: estudioak, agentziak, egungo edo eta etorkizuneko bezeroak, artistak, lankideak… Azken finean proiektu politak, ikastetak eta esperientziak partekatzeko bidelagunak.

Buruan zerbait baduzu eta nirekin lan egin nahi baduzu, plazer bat izango da zure ondoan horretan sutsuki aritzea.

Eman ahotsa zure proiektuari. Hitz egingo al dugu?