Iker ha participado en el doblaje en Euskera de la película “Marco Makako”, poniendo voz a Marco. Además del doblaje, Iker también ha participado en la grabación de las canciones.
Iker-en azken bikoizketa lana: “Marko Makako”. Bertan Marko-ri jarri dio ahotsa. Hemen duzue filmaren trailerra Euskaraz:
Marko Makako uharte tropikal bateko hondartzazain arduratsua da, ametsetan krimen handiak argitzen dituen polizia dela uste badu ere. Lulurekin maiteminduta dago, eta hura ere berarekin maitemintzea espero du. Baina Karlo izeneko makako aberatsak kasino bat jarriko du hondartzan, eta neskatoaren arreta bereganatuko du. Marko Makako hura ikertzen hasiko da, eta Karlok plan ezkutu bat duela deskubrituko da.
Ostiraletik, urriak 2, aurrera, haurrentzako animaziozko filma euskaraz eskainiko dute hainbat zinema aretotan, tartean, Donostiako Antiguo Berrin.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren baitan kokatzen da filma, haur eta gazteentzako filmen zinemetako eskaintza zabaltzeko helburua duen egitasmoa. Aurten bikoitzi duten zortzigarren filma da. Datorren astean, hain zuzen, Pan superprodukzioa estreinatuko dute.
Leave A Comment
You must be logged in to post a comment.